Altsasuk ezin izan zuen Salesianos menpean hartu

Guaixe 2017ko ots. 13a, 14:43

Erregional maila. 17. jardunaldia: Altsasu 1 – Salesianos 3

Altsasuk eta Salesianosek larunbat goizean jokatu zuten partida, Dantzalekun. Aipatzekoa da Altsasuk gola egiteko bi aukera oso garbi izan zituela lehen zatian, baina barkatu zuen eta atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatian, Salesianos taldekoek izan zuten lehenengo aukera probestu zuten gola sartzeko. Egoera korapilatu zitzaion Altsasuri, baina buelta ematen jakin zuten gorritxoek eta Xabiri esker berdintzea lortu zuten. Tamalez, Salesianosek bigarren gola egin zuen segidan eta, partidako 90. minutuak gaindituta, 92. minutuan hirugarrena sartu zuen Salesianosek.

San Jorgek jarraitzen du erregional mailako lider, 39 punturekin. Altsasu zazpigarrena da, 18 punturekin. Asteburuan 27 punturekin sailkapenean laugarrena den Pamplona izango du aurkari Altsasuk, Iruñean.