Berriki Altsasuko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Universidad-Sociedad fundazioarekin elkarlan-hitzarmena sinatu du. Fundazioak ikasle eta tituludunak lan munduan sartzeko laguntza ematea du helburu. Sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Altsasuko Udalak gradu eta gradu-ondoko ikasleak lan merkatura sartzeko bidea erraztuko die, udalean praktikak egiteko
eta horrela ezagutza garatzeko aukera emanez.
Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi digunez, hitzarmenaren onuradunak bi izan daitezke: unibertsitate titulua eskuratzeko beharrezko kredituen erdia baino gehiago dituztenak (doktoretza egiten ari direnen eskaerak aztertuko lituzkete) eta NUPeko ikasle diren edo ez diren unibertsitate tituludunak (NUPen edo fundazioaren graduondoko ikastaro batean izena emana badute, antzeko programetan parte hartu ez badute edo ordaindutako lanik ez badute).