Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko eguneko zentroko sei eta kanpo kontsultetako hiru erabiltzailek sortutako lanak daude Iortia kultur gunean ikusgai. Oroimenaren begirada arte-terapiaren ikuspuntutik izenburua duen erakusketan gaur arratsaldean mustuko da. Ikusgai dauden obrak arte-terapia tailerrean sortutako lanak dira. Bederatzikote sortzailea Helena Santano Cid arte-terapeutarekin izan ziren joan den urteko udaberrian eta saio horietan sortutakoa da apirilaren 2ra arte ikusgai dagoena; astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.