Rendorendako Nafarroako urteko ONCE saltzaile onenaren saria

Guaixe 2017ko mar. 16a, 17:10
Victorio Rendo Palles sari banaketan. Argazkia: navarra.elespanol.com

ONCE erakundeak, 10. urtez, bere jokoak saltzen dituzten langileen ahalegina aitortzeko Urteko Saltzaile Onenak 2016 Sariak banatu ditu berriki. 17 erkidegoetako eta 5 eskualde zuzendaritzetako 22 saltzaileri euren ahalegina aitortu zien ONCEk. Erakundeko 2016ko Nafarroako saltzaile onenaren saria Victorio Rendo Palles altsasuarrak eskuratu du. Zumalakarregi plazako kioskoan saltzen ditu ONCEren jokoak. Saritutakoak aukeratzeko ONCEk talentua, sinpatia, elkartasuna, ilusioa, buru-azkartasuna, hurbiltasuna eta konpromisoa balioak eta egiten duten lana bera kontuan izan ditu. Madrilen egindako gala-afari batean jaso zituzten sariak. Guztiek ere asteburua elkarrekin pasatzeko aukera izan zuten, elkarrekin hainbat jarduera eginez.