Umeendako musika tailerra

Guaixe 2017ko mar. 20a, 09:42
Musika eskolakoak Santa Agedan.

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak 0 eta 3 urte bitarteko umeendako musika tailerra antolatu du. Maiatzaren 8tik 31ra bitartean izanen da tailerra, guztira 45 minutuko lau saiok osatuko dutenak (18:45etik 19:00etar). Adinaren araberako bi talde sortuko dituzte, 4 hilabetetik urte betera (astelehenetan) eta urte betetik hiru urteetara (asteazkenetan). Izen ematea gaur zabalduko da, eta apirilaren 7ra arte egin daiteke. Parte-hartzaile bakoitzeko 25 euro ordaindu beharko dira. Informazio gehiago nahi duenak www.altsasumusikae.com web orrian du.