Altsasuko Musika eta Dantza eskolako 50 bat dantzarik jaialdi berezia eskainiko dute. Dantza ikuskizuneko protagonistak eskolako txikienak eta adinduenak izanen dira. Iñaki Agirre Larraza irakasleak azaldu digunez, dantza jaialdiak bi zati izanen ditu. Aurrenekoan euskal lurraldeetako tradizio-dantzak eskainiko dituzten. Bigarrenean, berriz, euskal dantzako pausoak erabiliz sortutako koreografiak dantzatuko dituzte. Koreografia horiek Mikel Urdangarin, Kepa Junkera, Fran Idareta, Esne Beltza edota Alboka taldeen aireekin dantzatuko dituzte.
Orain arte jaialdian eskolako ikasle guztiak parte hartzen zuten. “Ehun bat dira eta nahikoa lana zen guztiekin aritzea eta hirutan banatu ditugu” azaldu digu Agirrek. Gainontzeko ikasleen taldeak, 12 eta 15 urte artekoak, batetik, eta 15 urtetik 20 urte ingurukoak, bestetik, udaberrian aurreikusitako dantza jaialdietan ariko direla aurreratu digu Agirrek: “apirilean eta maiatzean izanen dira. Gai baten inguruko jaialdi bereziak izanen dira”.