Kopa: Altsasuk 5 eta 0 irabazi dio Bidezarrari

Guaixe 2017ko mar. 20a, 16:09

Erregional mailako Kopako 2. jardunaldia: Altsasu 5 – Bidezarra 0

Asteburuan Erregional mailako Kopako 2. jardunaldia jokatu zen Dantzalekun. Altsasuk lan handia egin zuen hasieratik eta garaipen erosoa lortu zuten gorritxoek. Golak berehala iritsi ziren eta Josebak eta Paulettek 2 eta 0 aurreratu zuten Altsasu lehen zatian. Bigarren zatian Altsasuk jokaldi ederrak sortzen jarraitu zuen eta beste 3 gol iritsi ziren, Javik, Xabik eta Yeraik lortutakoak. Horrela, 5 eta 0 irabazi zuten Joseba Bakaikoaren mutilek.