Ferietako liskarrean auzipetuak daudenen gurasoek web orria zabaldu dute: www.altsasugurasoak.com. Haren bidez auziaren inguruan duten ikuspuntua zabaldu nahi dute. Interneteko ataria ilbeltzaren 27an Altsasun aurkeztu zuten manifesturako sinadurak biltzeko tresna bada ere.
Gurasoen manifestua sinatzen dutenek eskatuko dute “proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko eta, ondorioz, preso dauden gazteak aske uzteko”. Gainera, agintari eskudunei eskatu diete (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) norabide berean birplanteatu dezatela beren jarduna, eta herri-administrazio, hedabide, gizarte eta politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun horiek bete ditzatela eskatu dute.