Herriko arte-erakundeendako diru-laguntza deialdia

Guaixe 2017ko mar. 23a, 17:39

Altsasun programa egonkorra garatzen duten herriko arte-erakundeak bulkatu asmoz, haiendako diru-laguntza deialdia egin du udalak. Haren oinarrietan honakoak zehazten dira, besteak beste: erakunde interesatuak irabazi asmorik gabekoak izatea, zerga ordainketak egunean izatea edota jarduera programa egonkorra garatzea eta Altsasun urtean, gutxienez, lau emanaldi ireki egitea. 12.800 euroko diru-saila du deialdiak eta udalak sekula ez du onartutako aurrekontuaren %80 baino gehiago emanen. Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 12ko 14:00etan itxiko da. Informazio gehiago udalaren web gunean dago, www.altsasu.net.