Lautada Abesbatza musika sakroko eskaintza ekarriko du Gasteiztik. Altsasun izanen den abesbatza Raimundo Olabide ikastolako gurasoek sortu zuten. Jende gehiago sartzeko eta autonomiaz aritzeko ikastetxetik azkar banatu zen. Gaur egun 52 gizon-emakumek osatzen dute abesbatza. Hasieratik Euskal Herriko musika kultura zabaltzen eta garatzen lan egin du. Bere errepertorioan erlijio polifonia musika nabarmentzen da, baita Euskal Herriko eta Espainiako hainbat eskualdeetako folklorea ere. 1993Az geroztik Jesus Merino da zuzendaria.