Tarima Beltza Deikaztelun

Guaixe 2017ko mar. 24a, 14:13

Altsasu, Lakuntza, Olazti, Villafranca, Amurrio, Abadiño… Tarima Beltza antzerki taldeak  Falstaff no cree en la otra vida antzezlanarekin ezagututako agertokiak dira horiek. Eta zerrenda horri larunbatean, 20:00etan, Deikazteluko Joaquin Madurga auzo etxea gehituko zaio. Francisco Javier Gil Diez-Condek William Shakespearek Enrike IV. obratik hartu zuen Falstaff pretsonaia; erregearen sasiko seme Hal printzearen bufoi potoloa, lagun borrokazalea, festazalea, andrezalea. Tarima Beltzak Gilen obraren moldaketan emakumezko bihurtu du bufoia, Mari Muxarra.

Erlazionatuak

Falstaff delako hori

Guaixe 2016 urt 29 Altsasu