Aurreko egunetan 22 urteko gizonezko gazte altsasuar bat atxilotu du Foruzaingoak. Haiek zabaldu dutenez, atxilotutako gaztea bere adinkidea den beste batengana hurbildu zen. Familia kontuez eztabaidatzen ari zirela, aurrenekoak bigarrenari burukada eman zion. Kolpearen ondorioz bekainean zauria egin zion eta osasun etxean bost puntu eman behar izan zizkioten. Kolpearen ondorioz ere erasotuak eskuan zuen mugikorra erori zitzaion eta kalteak izan zituen. Horregatik Altsasuko polizia etxean lesio eta kalteengatik salaketa jarri du. Auzia Iruñeko 5. Instrukzio Epaitegiaren esku gelditu da.