Udalak aisialdiko begirale lan poltsa sortuko du

Guaixe 2017ko martxoaren 29a

Haur eta gazte aisialdian aritu nahi luketenekin aisialdi begirale lan poltsa osatu nahi du Altsasuko Udalak. Interesatuek honako baldintzak bete behar dituzte: eskola graduatua edo baliokidea izatea, kontratuaren hasieran 18 urte beteta izatea, EGa titulua edo baliokidea (bestela, euskara proba gainditzea), sexu-delituen ziurtagiria eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea apirilaren 27a baino lehen. Egun horretako 14:00etan ixten da curriculumak udaletxean aurkezteko epea. Bete beharreko lanpostuarekin harremana duten bestelako merezimenduak ere baloratuko ditu  epaimahaiak.