Altsasuko kultur guneko udaberriko programazioaz prezio merkeagoan gozatu nahi dutenen aukera da abonamendua. Aukeran hiru daude. 24 euroren truke (9 euroko aurreztea) Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Kukai dantza taldea, Demode Quartet eta Iortia antzerki tailerraren lanak ikus-entzuteko aukera izanen da. Bigarren abonamenduak 20 euroko balioa du (7 euroko aurrezpena) eta orkestraren, laukotearen eta antzerki tailerraren emanaldietarako sarbidea ematen dute. Azken abonamenduak, berriz, 20 euro balio ditu (7 euroko aurrezpena) eta Kukai, Demode Quartet eta Iortia antzerki taldearen saioetako aulkia bermatzen du erosleak.