Igor Legarreta zuzendaria buru duen filmaketa lan taldea astelehenean eta asteartean. Cuando dejes de quererme da filmaren izenburua. Juanmaribentan, Zegamarako bidegurutze ondoan, kokatu ziren teknikariak eta protagonistak. Aktoreen artean Jon Zubiaga, Osoron, lakuntzarra dago, paper txiki bat duena. Bi egunetako filmaketan N-1 errepide zaharrean aritu ziren, auto barruko elkarrizketak filmatzen. Horretarako kamera-car teknika erabili zuten, garabia bati autoa lotuta erabiliz.
Filma thrillerra da eta bere protagonista euskal jatorriko emakume argentinarra da, Laura. Bere aita-ordearekin bizi da Buenos Airesen eta egun batean bere aita baso batean lurperatua opatu dutela esanez deia jasoko du. Hilketa izan zen. Euskal Herrira bueltatuko da, aita lurperatzeko eta amaren errautsak hemen zabaltzeko. Baina hilketa argitzeko ikerketa bihurtuko da bidaia. Flor Torrente, Eduardo Blanco eta Miki Esparbé dira aktore nagusiak.
Sakana, platoa | |||
Filma | Zuzendaria | Urtea | Non filmatu zen |
Amaya | Luis Marquina | 1952 | Urbasa |
Orgullo y pasión | Stanley Kramer | 1957 | Urbasa |
Diez fusiles te esperan | Jose Luis Saenz de Heredia | 1959 | Iturmendi |
La batalla de las Ardenas | Ken Annakin | 1965 | Urbasa |
La batalla de Inglaterra | Guy Hamilton | 1969 | Izurdiagako tren geltokia |
Cromwell | Ken Hughes | 1970 | Urbasa |
Patton | Frankil J. Schaffner | 1970 | Urbasa |
Robin y Marian | Richard Lester | 1976 | Urbasa |
Tasio | Montxo Armendariz | 1984 | Urbasa |
Tengo una casa | Mónica Laguna | 1996 | Urbasa |
Escalofrio | Isidro Ortiz | 2007 | Altsasuko Iñigo Aritza ikastola |
Eutsi! | Alberto Gorriteberea | 2007 | Lizarragako portua |
Biútiful | Gonzalez Inarritu | 2009 | Beriain |
Bi anai | Imanol Rayo | 2011 | Urbasa |
Cuando dejes de quererme | Igor Legarreta | 2017 | Altsasu, N-1 errepide zaharra |