Kontraargi argazki bilduma

Guaixe 2017ko api. 5a, 08:48

Gaurtik 26ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Objektu bat, berdin da zein, kontraargian jarrita silueta sortzen du, baina oso definitua ez bada ez da jakiten zer den. Zerbait estaltzen dute eta lilura harrigarria sortzen dute kontraargiek. Hala sortutako irudi mordo batekin Gure Elia Soteras argazkilariak Contra las luces erakusketa sortu du. Eguzkiaren eta begiratzen duen begiaren artean sartuta gelditu diren objektuak.

Argazkilari berantiarra dela aitortzen du Eliak. Suediara egindako bidaia batean zaletu zen argazkilaritzarekin. “Beti ortzi-mugan dagoen eguzkiarekin, dena luzatzen duen etengabeko argiarekin, tonu eta koloreak iragazten dituena eta egunerokoa den eszena ikusgarri bihurtzen da”. Ordutik kamara aldean duela ateratzen da.