Kopa: Altsasuk bina berdindu zuen Mutilberarekin

Guaixe 2017ko api. 3a, 14:28

2 eta 0 aurreratuta egon ondoren, berdinketarekin konformatu behar izan zen Altsasu

Erregional mailako Kopan, Altsasuk eta Mutilberak Dantzalekun jokatu zuten. Josebak Altsasu aurreratu zuen, corner baten ondoren, eta handik minutu batzuetara bigarrena sartu zuen Enekok. Bigarren zatian Altsasuk gol aukera gehiago izan zituen, baina ez zuen asmatu. Aldiz, bi defentsa akatsen ondorioz berdintzea lortu zuen Mutilberak.