Suarezen Iparraldeko neska blogari saria

Guaixe 2017ko api. 6a, 19:10

Azkue fundazioak Argia aldizkariarekin batera Blogetan! euskal blogariak lehian ekimeneko sari banaketa joan den ostegunean egin zen. Kultura mailan Castillo Suarezen Iparraldeko neska izan zen saritua. Idazle altsasuarrak bloga Berria egunkariaren sarean du eta han hainbat idazleren (gehienak emakumeak) testu hautatuak argitaratzen ditu, “zaharrak zein berriak, gertukoak zein urrunekoak, jatorrizkoak zein itzulpenak, baina guztiak ere bihotzeraino iristen diren horietakoak”. Suarezek Bernat Vidal artistak Azkue fundazioarendako propio diseinatutako garaikur artelan bat jaso zuen baita 200 euroko diru-txekea ere.

Idazlea ez zen lehiaketako blogari finalista sakandar bakarra. Aisialdia mailan Eñaut Agirrebengoak eta Iñaki Berastegik kudeatzen duten Taxoareko Hitza bloga zegoen. Saririk jaso ez bazuten ere, finalera iristea nahikoa sari izan zen haiendako, 129 blogen artean nabarmendu baitziren.