Bihar Altsasun aurreikusita zegoen pilota jaialdia eraldatu behar izan du Aspek. Buruz Buruko Txapelketan aritzeko aurretikoa jokatu behar zuten Jose Javier Zabaletak eta Danel Elezkanok, Binakakoan elkarrekin aritu eta gero. Baina Elezkanok oraindik ez ditu gainditu eskuan dituen arazoak –Binakakoan hirutan ordezkatu behar izan zuen Erik Jakak– eta, horregatik, ezingo da bihar Altsasun aritu. Hortaz, Zabaleta zuzenean sailkatu da Buruz Burukoan aritzeko.
Honen guztiaren aurrean, Altsasuko biharko pilota jaialdirako aldaketa egin behar izan du Aspek. Lehenik eta behin, Gorka eta Cecilio Ugalderen eta Tolosaren kontra ariko dira. Eta, partida nagusian, pilotari sakandarrak lanean ariko dira. Zabaletak Mendizabal III.a izango du bikote, Joseba Ezkurdiaren eta Julen Martijaren kontra aritzeko.
Hasiera batean biharko jaialdian Barriola binakako partidan aritzekoa zen eta Sakanako pilota zaleek aukera ederra zuten Leitzako pilotari handiari agur esateko. Baina aldaketarekin leitzarraren ordez Zabaleta ariko da binakako partida horretan.
Zabaleta eta Ezkurdia Buruz Burukora
Asteartean aurkeztuko dute 2017ko Buruz Burukoa. Badirudi Aspetik Irribarria, Altuna III.a, Mendizabal III.a, Jaunarena, Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta ariko direla.
Altsasuko pilota jaialdia (larunbatean, 17:45ean, Burundan. ETB1)
Gorka-Cecilio / Ugalde-Tolosa
Mendizabal III.a-Barriola / Ezkurdia-Martija