Altsasuren garaipen erosoa Burladesi (4 eta 0)

Guaixe 2017ko api. 10a, 10:05

Erregionaleko Kopa: Altsasu 4 – Burlades 0

Erregional mailako kopan lehiatzen ari da Altsasu eta gorritxoek garaipen oso erosoa lortu zuten asteburuan Burlades taldekoen kontra. Altsasuk partidaren kontrola hartu zuen hasieratik eta Burladesen atera iristen hasi ziren gorritxoak, baina kosta egin zitzaien haien atea zulatzea. Bigarren zatian lortu zuten hori. Altsasuko Joseba Lizarragak bi gol sartu zituen jarraian, sei minutuko tartean. Baina horrekin ez ziren konformatu eta erasoan jarraitu zuten altsasuarrek. Horrela, Javi Guisadoren eta Paulette Vergararen golei esker, azkenean 4 eta 0 irabazi zion Altsasuk Burladesi.