Adrian Gonzalez irabazle LVIII. Erramu Trofeoan

Guaixe 2017ko api. 10a, 13:47
Argazkia: N. Mazkiaran.

Lehen sakandarra Josu Etxeberria izan zen, helmugan 19.a. Ibilbide berria “arrakastatsua” izan zela adierazi du antolakuntzak

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatutako LVIII. Erramu Trofeoa igandean jokatu zen, Altsasun. Aurten ibilbidean aldaketak egin zituen antolakuntzak, Altsasuko festetan afizionatuen lasterketarekin egin bezala, proba herritik gehiagotan pasatzeko. Horrela, guztira 7 aldiz pasatu ziren txirrindulariak Altsasutik. “Ibilbide aldaketa arrakastatsua izan da guztiz” nabarmendu du SDA-ko txirrindularitza sekzioko buru eta lasterketako koordinatzaile Felix Mazkiaranek. Nabarmentzekoa da ikusle asko hurbildu zirela txirrindulariak animatzera.

Junior mailako txirrindulariak goizeko 11:00etan abiatu ziren SDA elkarteko egoitzaren paretik. Aurrez aurre 77,3 km zituzten, Altamirako igoera hirutan barne. 105 txirrindularitzak hartu zuten irteera eta horietatik 71 sailkatu ziren. Fundación Victor Sastre taldeko Adrian Gonzalez iritsi zen bakarrik helmugara (1:59:17). 14 segundora Aseguras taldeko Ivan Cobo sartu zen, eta 40 segundora tropeltxo bat. Tartean zeuden Intersport Irabiako Josu Etxeberria, helmugan 19.a, eta Quesos Albenizko Mateo Gonzalez, helmugan 20.a.

Talde sakandarretako gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Ailetz Lasa (Q.A.) 30.a sartu zen, Hodei Zia (Q.A.) 47.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 58.a eta Xabier Mauleon (I.I) 69.a. Talde onena Fundación Victor Sastre izan zen eta mendiko sailkapena Adrian Gonzalezek irabazi zuen.