20 talde Altsasukoak Aske Futbol 7 Lehiaketan

Guaixe 2017ko api. 12a, 16:00

Apirilaren 15ean, larunbatean, goizeko 8:00etatik aurrera Altsasuko Dantzalekuko futbol zelaietan

Altsasukoak Aske Futbol 7 Lehiaketa antolatu dute larunbatean,  Altsasuko ferietako liskarren ondorioz auzipetutako gazteen alde. Ekimena arrakastatsua izan da, 20 taldek eman baitute izena bertan parte-hartzeko.

Txapelketa larunbatean jokatuko da, goizeko 8:00etatik hasita, Altsasuko Dantzalekuko futbol zelaietan. Antolakuntzatik adierazi digutenez, 20 talde horiek 5 multzotan banatu dituzte eta goizean ligaxka jokatuko da multzo bakoitzean, arratsaldeko hiru t´erdiak arte. “Ligaxka honetako 8 talde onenak azken kanporaketak jokatzeko sailkatuko dira. Aurreikusten dugu final handia arratsaldeko zazpi t´erdiak edo zortziak aldera jokatuko dela” adierazi digute antolakuntzatik. Taldeak Sakanakoak, Araiakoak, Lekunberrikoak eta Iruñekoak direla gaineratu dute, eta txapelketa polita aurreikusten dela.

Lehengo hiru taldeek saria izanen dute eta giro polita espero da larunbatean Dantzalekun. Antolakuntzakoek barra muntatuko dute eta bokatak eta edaria eskainiko dituzte. Bertara gerturatzeko deia egin dute.

20 taldeak
1.Taldea: Oh Yeah, The Magiks, Mailastuek eta Aston Birra.
2.Taldea: La Garden, Nexkixek, Jaimes eta Inter de mitente.
3.Taldea: Kaimanak, Salketemeto, Eldense eta Aitziber.
4.Taldea: La Peña, OGA, Beti Kozkor eta Puticlub Manoli.
5.Taldea: Vodka Juniors, Riki Team, Leones del Atlas eta Bizitxirul.  

Altsasukoak Aske Futbol 7 Lehiaketa. Goizeko ligaxkako partidak
8:00etik 8:30era:
Oh Yeah – The Magiks
Mailastuek – Aston Birra

8:30etik 9:00etara:
La Garden – Nexkixek
Jaimes – Inter de mitente

9:00etatik 9:30era:
Kaimanak – Salketemeto
Eldense – Aitziber

9:30etik 10:00etara
Vodka Juniors – Riki Team
Leones del Atlas – Bizertxirul

10:00etatik 10:30era:
OGA – La Peña
Oh Yeah – Mailastuek

10:30etik 11:00etara:
The Magiks – Aston Birra
La garden – Jaimes

11:00etatik 11:30era
Nexkixek  Inter de mitente
Kaimanak – Eldense

11:30etik 12:00etara:
Salketemeto – Aitziber
Vodka juniors – Leones del Atlas

12:30etik 13:00etara:
Riki Team – Bizertxirul
Oh Yeah – Aston Birra

13:00etatik 13:30era:
Beti Kozkor – OGA
The Magicks – Mailastuek

13:30etik 14:00etara:
Nexkixek – Jaimes
Kaimanak – Aitziber

14:00etatik 14:30era:
Salketemeto – Eldense
La Peña  Puticlub Manoli

14:30etik 15:00etara:
La Garden – Inter de mitente
Beti Kozkor – Puticlub Manoli

15:00etik 15:30era
Vodka juniors – Bizertxirul
Riki Team – Leones del Atlas