Apirilaren 23an, igandearekin, jokatuko da XXX. Burunda Txirrindulari Elkartea Saria, kadeteen mailako lasterketa eta izenak dioen bezala, Burunda klubak antolatutako proba.
Kadeteek goizeko 11:00etan ekingo diote ibilbideari. 63 km izanen dituzte aurrez aurre. Hasieran Zegamako bidegurutzera joko dute, handik buelta hartu, Altsasutik pasa eta Olaztirantz egiteko. Ziordiaraino iritsiko dira, han buelta hartu eta Bakaikuraino iritsiko dira, bertan buelta hartu eta, atzera ere, Ziordiraino joateko. Buelta hartuta, Olaztin sartu eta Altamira portua igotzeari ekingo diote. Altamira jaitsita, Iturmendiraino iritsiko dira, bertan buelta hartu eta Altsasuko udalaren parean dagoen helmuga izango dute helburu txirrindulariek.
Burunda Sarian, jakina, Sakanako bi txirrindularitza klubetako txirrindulariek hartuko dute parte, Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko eta Burunda klubeko Quesos Albeniz klubeko txirrindulariak, hain zuzen.