Errepublikaren aldarrikapena biziberritzera

Guaixe 2017ko api. 20a, 08:01

Larunbatean, 12:00etan udaletxe pareko oroigarrian.

Soldadu Langile Batailoietan ibili zirenen omenezko oroigarriaren inguruan elkartuko dira, atzera ere, errepublikar zaleak. 1931Ko apirilaren 14an Espainian II. Errepublika aldarrikatzeko ekitaldia antolatu du Izquierda Unidak. Batailoietan edo errepublikaren alde aritu ziren guztien omenez lore eskaintza eginen da. Manifestua irakurriko da eta ondoren, guztiendako auzatea izanen da. Errepublikako banderak eta musika ekitaldi guztian presente egonen dira.