Sakanako musika bandaren azken ikuskizunak Zarena zarelako izenburua du. Haize Berriak bandak musika-ipuina eskainiko du. Haurrendako propio prestatutako emanaldi bikoitz horretan bandak laguntzaile berezia izanen du: Barbara Rivas aktorea, ETBko Go!azen eta Basakabi serietako protagonista ezaguna. Luis Orduñak zuzentzen duen bandaren eta bere bakarlari Jasone Etxebesteren laguntzarekin denbora luzean oroituko dugun istorioa kontatuko du.
Emanaldiak eszenaratze berezia izanen du. Bai banda bai publikoa kultur guneko eszenan izanen dira. Horrek emanaldiaren ikusle kopuruak mugatzen du. Saio bakoitzean 120 ikusle izanen dira bakarrik.