Foruzaingoak 31 urteko gizonezko altsasuarra atxilotu zuen joan den asteartean. Foru poliziak jakinarazi duenez, abisua jaso eta gero Altsasuko osasun etxera joan ziren. Hara iristean atxilotutako altsasuarrak foruzainei esan zien osasun etxean bertan zegoen beste gizonezko batek kolpatu egin zuela. Poliziak itxaron gelara joan ziren eta han buruaren atzeko aldean zauria eta aurpegian eta arropan odol arrastoak zituen beste gizonezko bat opatu zuten. Azken horrek aipatu zuenez, biek eztabaidatu egin zuten eta poliziara deitu zuenak burura harria bota ziola. Zauria sendatzeko hainbat grapa jarri behar izan zizkioten. Foruzainek bataren eta bestearen bertsioak eta lesioak kontrastatu ondoren deitu zituen 31 urteko altsasuarra atxilotu zuten. Antza, aurrekariak ditu. Eginbideak Iruñeko 5. Instrukzio Auzitegian esku daude.