Mainamikirri Altsasuko ipuin tradizional bat da. Haren edizio berritua idatzi du Castillo Suarezek. Horretarako, Izaskun Etxeberriak Ageda Zelaiari 1986an egin zion grabazioan oinarritu da. Liburua Josemari Morcilloren, Morkotsen, irudiekin argitaratu da, Fanietorri edizioak zigilupean. Hor maketazioaz Enara Intsausti arduratu da. Argitalpenak Mikel Galartza, Izaskun Etxeberria, Yolanda Arrieta, Aitzpea Leizaola, Enrike Zelaia, Xabier Mendigurenek eta Urdiaingo errotakoen laguntza izan du. Liburuaren Eguna dela eta Altsasuko udal liburutegiak antolatutako egitarauaren barruan aurkeztuko dute liburua gaur. Aurkezpenaren ondoren haurrendako tailerra eskainiko du hirukoak.