Ogibide zaharrak argazkitan

Guaixe 2017ko api. 28a, 13:53

Domekatik maiatzaren 7ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara, eta domeketan, 19:00etatik 21:00etara.

Altsasuko Iortia kultur gunean Topaketa antzinako lanekin argazki erakusketa ikusgai izanen da ikusgai. Maiatzeko gurutzearekin batera artisautza azoka egiten da eta han hainbat artisau lanean ikusteko aukera izaten da. Urteetan azoka horietan Fernando Sayasek eta Mikel Nazabalek argazkiak egin dituzten. Bi argazkilari altsasuarren 150 bat irudi izanen dira erakusketan ikusgai izanen direnak. Haietan aurreko belaunaldien ogibideak eta zereginak zein ziren ezagutzeko eta gogoratzeko aukera izanen da. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Jimeno Juriok artisauak “egunerokotasuneko heroi” gisa definitu zituen, “heroi” haiek gure kulturaren jatorria baitira.

Argazki erakusketa horrekin maiatzeko gurutzeko feria berreskuratu zela 25 urte ospatu nahi da. Artisau azokaren aurrekaria 1970eko hamarkadan ospatu ziren festa euskaroak dira. Hainbat urtez ospatu ondoren eten ziren eta 1992an berreskuratu zen. 25. urteurrenaren egitarauaren barruan ere, hitzaldia izanen da heldu den ostiralean, 20:00etan, Iortia kultur gunean: Fermin Leizaola, Aranzadi zientzia elkarteko kidean artisautzaren inguruan ariko da. Etnografiaren inguruan hainbat ikerketa egindakoa da, baita Altsasun ere.