Errepika, maiatzeko gurutzetik irailekora

Guaixe 2017ko mai. 4a, 16:21

Elizako ezkila-dorretik Altsasu guztirako sintonia zabaltzen hasi dira eguerdiro. Atzo, maiatzaren 3an hasi eta maiatzaren 14an despedituko da. Aurreneko errepika beti luzeagoa izaten da eta 18 minutu aritu ziren Asier Beramendi, Jesus Irisarri, Iñaki Bengoetxea, Angel Aldasoro eta Enrike Zelaia. Ezkila txikiak joz Jon Etxaiz eta Pedro Jimenez aritu ziren. Guztiak, txandaka. Errepika jotzeko ohitura galdua zegoen joan den mendean eta Enrike Zelaiak 70. hamarkadan berreskuratu zuen.