Errefuxiatu eremuetarako jaki bilketa

Guaixe 2017ko mai. 6a, 10:01

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) Greziako hainbat errefuxiatu eremuetan sukaldeak muntatu eta migratzaile eta errefuxiatuei jaten emateaz arduratzen da. Sorterritik Europara ihesi etorri diren pertsona horiei egunero gosaria, bazkaria eta afaria eman ahal izateko jaki ugari behar da. Horregatik, astelehenean hasi eta hurrengo hiru hilabeteetan jakiak bilduko dira Altsasun. Zehazki, Frontoiaren Zeharbidearen 14. zenbakian, udaletxeak duen bajeran. Olioa, lekale edo barazki kontserbak, arrain kontserbak, pasta, esnea eta halakoak astegunetan 11:00etatik 13:00etara eman daitezke.

www.zaporeak-sabores.com
GKEk egiten duen lanaren inguruko informazioa jasotzeko.