Lapurreta kamioi aparkalekuan

Guaixe 2017ko mai. 4a, 18:59
Kamioi aparkalekuko ateko motorra hondatu zuten.

Larunbatetik domekarako gauean bost kamioiren bateriak eta baten karga lapurtu zuten.

Kaltetuek domekan bertan Foruzaingoan jarri zuten salaketa. Eta astelehenean Javier Ollo Martinez alkatearekin elkartu ziren. Bilera horretan alkateari hainbat eskaera egin zizkioten: kamioi aparkalekuan segurtasun neurriak handitzea, atea aldatzea, argiztapena hobetzea eta zaintzarako kamerak jartzea. Ez da lapurrek kamioien aparkalekua bisitatzen duten aurreneko aldia: 2010eko maiatzean kamioi burua, atoia eta kamioi osoa lapurtu zituzten eta 2013an, berriz, altzairu erdoilgaitzeko 17 tona zituen kamioia lapurtu zuten.

59 plaza
Baina 23 besterik ez daude beteta. Gidariek baja eman eta industrialdeen segurtasuna bilatzen ari dira.