Altsasun herri galdeketa

Jon Maia erabakitze eskubideaz

Guaixe 2017ko mai. 4a, 18:43

Gaur, 19:00etan, Zumalakarregi plazan.

Altsasuko Gure Esku Dagok Jon Maia bertsolaria eta idazlea hitzaldia ematera gonbidatu du. Sekula ez ginen hain gertu egon izenburua du Maiak eskainiko duen hitzaldia. Gure Esku Dagok hilabetero ekitaldiren bat antolatzen ari da eta horien bidez altsasuarrak erabakitze eskubideaz hausnartzera gonbidatu nahi ditu. Izan ere, talde horrek sustatuta garagarrilaren 18an herri galdeketa  eginen da Altsasun, lurraldetasunari buruzko galdeketa, hain zuzen ere.