Altsasuko Alde Zaharren festen barruan, bihar, larunbatean, Altsasuko Gazte Asanbladak Pilotajaukuren laguntzarekin antolatutako III. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako final handiak jokatuko dira, 17:30etik aurrera, Burunda pilotalekuan. Martxoan hasi zen txapelketa eta astebururo giro ederra izan da frontoian; harrera bikaina dauka txapelketa honek.
Bada, giro hori beroago izango da biharko final handietan. Trikitixek giroa berotuko dute, eta, horretaz gain, apustuak egiteko aukera izango dute pilota zaleek. Altsasuko Gazte Asanbladakoek Adur, Oihan eta Jokin izango dituzte gogoan eta “Adur, Oihan eta Jokin frontona!” leloa zabalduko dute bertan. Bukaeran, txapeldunek sariak jasoko dituzte.
III. Bikotekako Pilota goxua Txapelketako finalak
Larunbatean, 117:30ean, Burunda pilotalekuan
3. maila: Galarza-Mintegi / Alegria-Gartziandia
2. maila: Gereñu-Tuero / Aiestaran-Beloki
1. maila: Senar-Alustiza / Lopez de Zubiria-Gartziandia