Altsasuko artisau azokak jendetza erakarri zuen. Foru plazaren erdigunea artisauak bete zuten eta euren jardunean aritu ziren. Aitzinako ogibide haiek biziberrituta ikusteko jakin-mina azaldu zuten makina bat altsasuarrek eta bisitarik. Urteurrena dela eta Uxue Barkos lehendakaria eta Isabel Elizalde kontseilaria Altsasura etorri ziren eta Brun forjariekin batera lanean aritu ziren. Izan ere, izurdiagarrek eta Kañamarestarrek bisitariei haiekin jarduteko aukera eman zieten. Azken horiek trontzarekin enborrak mozteko. Gure Etxea eraikinean, bestalde, joskintza, lentzeria eta ehoziri udal tailerretako ikasleek egindako lan ikusgarriak ikusteko aukera izan zen.
Zenbaki sarituak
1755 eta 2075 zenbakiak dira zozketatutako arkume bana eskuratu zituztenak.