Eraso homofoboa salatu dute

Guaixe 2017ko mai. 15a, 11:01

Gazte talde bat homofobiari stop dioen pankartaren aurretik pasatzen.

Altsasuko mugimendu feministak jakinarazi duenez, paseatzen ari zen bikote batek eraso homofoboa jasan zuen pasa den astean. Mugimenduko kideek adierazi dutenez, “erasoa izugarrizko errespetu falta” dela pentsatzen dute, “erasoaren arrazoi bakarra homosexuala izatea izan baita”. Altsasuko mugimendu feministatik azaldu dutenez, “genero eta sexuetara lotuta dauden fobia guztiak, homofobia bezala, sistema patriarkalean oinarrituta daude; sistema hauxe izan da ere emakumeak zapaltzen dituena”.

Erasoa salatzearekin batera, Altsasuko mugimendu feministatik “gure laguntza eta elkartasun osoa eskaintzen diogu erasoa jaso duen bikoteari. Penagarria izanda ere, jarrera hauek ohikoak dira gure inguruan. Horrelako jarrerei uko egitea eta ozen salatzea eskatzen dugu”. Azaldu dutenez, “aldarrikapen feminista eta heziketa afektibo eta sexual egokia, orientazio sexual eta genero identitate erasoekin bukatzeko zutabe garrantzitsuak direla ulertzen dugu”. Azkenik, “eskubide sexualekin aldarrikatzaile eta eraso homofobo eta sexistez aske den herri bat exijitzen dugu”.

Erasoak salatzeko:
Altsasun.erasorikez@gmail.com