Altsasun herri galdeketa

Pantailatik galdeketan parte hartzeko gonbidapena

Guaixe 2017ko eka. 8a, 08:10

Iortia kultur gunea beteta zegoela, Gure Esku Dago ekimenak hilaren 18ra begira grabatutako bideoa aurkeztu zuen. Makina bat altsasuar herriko makina bat txokotan ageri dira galdeketarako bozka sobrea elkarri pasaz. Gure Esku Dagoko kideek garagarrilaren 18ko herri galdeketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu horrela altsasuarrak. Atzokoan bideoaren bi emanaldi egin behar izan zituzten, bildutako jendeak hala eskatuta.

Aldez aurreko botorako egutegia
Garagarrilak 11, domeka: 12:30etik 14:00etara, Foru Plazan.
Garagarrilak 14, asteazkena: 11:00etatik 13:00etara, merkatuan.
Garagarrilak 16, ostirala: 19:30etik 21:30era, Zumalakarregiko plazan.