Auziko kanta, bideo ikusienen artean

Guaixe 2018ko urt. 19a, 14:50

Joan den urtean euskaraz argitaratutako bideoen artean bisita gehien dutenen artean laugarrena da

2017a Youtuben gehien ikusitako euskarazko bideoen zerrenda egin du www.TBX.eus (te-be-ixa)   web orriak. Zerrendan musika bideo ugari daude eta ikusiena Gatiburen Aske maitte kantuarena da. Gizarte eta politika gaiekin lotutako musika bideoak ere ikusienen artean daude, hala Altsasuko auziko kantua, Aurrera Altsasu, laugarren postuan dago. Altsasuko gurasoen Youtubeko kanala bisitatuen artean 5.a da. EITBrena da lehen.

TBX.eus joan den urtean sortu zen eta euskaldunok Youtuben ikusten ditugun euskarazko bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat da. Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu webguneak, eta horrela sortu dute sailkapena.