Dendetako erakusleihoek ere festa giroa jaso dute

Guaixe 2018ko ira. 13a, 17:49

Altsasuko peñek, Altsasuko Dendarien Elkartearekin batera, 3. Festetako Erakusleiho Txapelketa antolatu dute. Irailaren 3tik astelehenera arte herrian barnako hainbat dendetako erakusleihoek festa irudikatu dute. Kartel, banderatxo, garai bateko irudi, etxaju, peñetako atorra eta bestelakoekin daude  apainduta erakusleiho horiek.