Zortzikoa elkartasun dantza bihurtzen denean

Guaixe 2019ko ots. 11a, 12:38

Altsasuko auziagatik zazpi herritar Arabako Zaballa espetxean preso daude. Eta haietaz gogoratu ziren makina bat altsasuar larunbat eguerdian. Altsasukoak Aske herri plataformak deituta elkartasun zortzikoa dantzatu zen Iortia kultur guneko zabalgunean. Adurrek, Jokinek eta Oihanek 818 egun egin dituzte preso gaur. Hau da, hirugarren urtea da kinto ospakizunetan ez daudenak eta hirugarren aldia elkartasun zortzikoa antolatzen dena. Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek elkartasun dantza barruan bizi duten aurreneko urtea da. Laurek 249 egun egin dituzte preso (eta 37 gehiago 2016ko udazkenean).