Kitto mozorroak

Guaixe 2019ko mar. 11a, 15:14

Larunbatean hiri-ihotea ospatu zuten altsasuarrek.


Talka-autoak, talogileak eta taloak, indioak eta bakeroak, aragoarrak, hegazkineko tripulazioa, toreatzaileak, punkiak, andregaiak, marinelak, inuitak, erlezazina, iratxoak, Adams familia, errepublikar milizianoak, errusiarrak, pailazoak, Egiptokoak, bikingoak, mexikarrak, 20ko eta 80ko hamarkadatakoak, Grease filmekoak… Horiek guztiak eta gehiago bat egin zuten Altsasun larunbatean, herri inauterian.