Duela 25 urte...

Altsasun gasbidea zabaltzen

Guaixe 2021ko api. 6a, 11:05

Martxoaz geroztik hari ziren gas sarea herrian zabaltzen

Zelai puntan, Lanbide Heziketa institutuaren inguruan, Gas Erregulazio eta Neurketa jarri zuen Gas Navarra enpresak eta handik hasi ziren gasbidea zabaltzen Zelai kalean barna. Altsasuko industrialdeetan bi urte lehenagotik zuten gasa. Irurtzunen ere aurretik baliatu zezaketen erregaia, baina ez etxarriarrek edo altsasuarrek. Isidoro Melero, Altzania eta Zumalakarregi plaza ingurura zabaldu zen gasbidea eta altsasuarrek garagarriletik aurrera erabiltzeko aukera izan zuten.