KSSk "antolakuntza komunista indartzen jarraitzera" deitu zuen

Guaixe 2021ko mai. 6a, 11:32

Kontseilu Sozialista Sakanako (KSS) kideek “klaserik gabeko gizartearen proiektu unibertsala gauzatzea” aldarrikatu zuen. 

Kontseilu Sozialista Sakanak deituta, Maiatzaren Lehenean Klase batasunaz, sozialismo eraiki manifestazioa egin zen Altsasun. KSStik adierazi zutenez, “burgesia eta bere kontrolpeko estatuak joera totalitarioak hartzen ari dira, sozialdemokraziak ez dauka bide orri askatzailerik proletalgoarendako eta komunismoa ideologia eta antolakuntza mailan deseginda dago”. Horregatik, “beharrezkoa eta premiazkoa” jo zuten “errealitate osoaren gaineko kontzeptualizazio politikoa egitea, zeinak esparru sozial oro klase borrokarako eszena toki bihurtuko duen, esparru horietan guztietan proletalgoaren antolakuntza komunistaren bitartez prozesu sozialista hedatu ahal izateko”. 

Deialdia 
Larunbatean, 17:00etan, Irurtzungo Plaza, Kalitatezko eta doako elikadura denondako leloa duen kontzentrazioa deitu du KSS-k.