Altsasuko auzia Nafarroako Parlamentuan

Guaixe 2022ko ots. 10a, 08:58

Nafarroako Parlamentuan parlamentaria eta lehendakaria. UTZITAKOA

Navarra Sumako parlamentari batek lehendakariari auziaren inguruko galdera eginen dio.

Nafarroako Parlamentuak osoko bilkura du gaur. 09:15etik aurrera. Gaurko bilkuran gobernuko ordezkariek talde politikoek egindako 23 galdera erantzun beharko dituzte. Eta erantzuna eman beharko duenen artean Maria Chivite Navascues dago. Navarra Sumako eta Nafarroako Ciudadanos alderdiko buru Carlos Perez-Nievas Lopez de Goicoecheak honako galdera egin dio lehendakariari: “aurreko Gobernuak eta egungo Justiziako kontseilariak adierazitako iritziak kontuan hartuta, zure Gobernuak aurreikusita al du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenaren ondotik Altsasu kasua izenez ezagutzen denaren prozedura judiziala onartzea?” Parlamentuko gai ordenako 11. puntua da galdera.