Ihoteak-Inauteriak 2022

Altsasuko herri inauteria, inoiz baino biziagoa

Guaixe 2022ko mar. 2a, 16:51

Asko zegoen ospatzeko: Altsasuko herri inauterien 40. urteurrena zen, eta iazko etenaldiaren ondoren, momotxorroak, sorginak, akerra, maskarita, juantranposoak eta segizioko pertsonai guztiak ateratzeko gogoa zuten. Eguraldi onak lagunduta jendetza bildu zen Altsasun.