Ihoteak-Inauteriak 2022

Irudimenaren festa

Guaixe 2022ko mar. 7a, 13:07

Piñata inauteriak ospatu zituzten altsasuarrek larunbatean. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina euriari aurre eginez, denetariko mozorroak ikusi ziren. 

Piratak, urpekariak, itsas gizonak eta emakumeak, superheroiak, talogileak, Neskamearen ipuina telesailetik etorritako neskameak, dalmatak, Katrinak, indio amerikarrak eta abar. Hogwats mago eta sorginen eskolatik etorritako Haize Berriak bandak eta Rockalean taldeak girotu zuten goiza.