Altsasuko auzian 2000 egun zigorpean

Guaixe 2022ko mai. 6a, 11:01

Altsasuko auziko egun kontagailua "aurreratu" egin da.

2016ko azaroaren 14ko atxiloketetatik egun horiek beteko dira bihar.

Udaletxe parean dagoen kontagailuak egunero egiten du aurrera eta larunbatean 2000 zenbakira iritsiko da. Altsasuko auziarekin lotuta Guardia Civilak egindako lehen atxiloketetatik pasa diren egunak dira. Herriko taberna batean 2016ko lastailaren 15eko goizaldean izandako istilu baten ondoren azkenean zortzi altsasuar auzipetu zituzten. Haietako bik, Ainarak eta Iñakik, dagoeneko zigorra bete dute. Ainara kartzelatik pasa gabe, baina hainbat kontrol neurrirekin eta Iñakik 1.283 egun egin zituen zigorpean, 598 kartzelan. Gainontzeko seiak auzipetuak hirugarren graduan daude, ez dute kartzelara joan beharrik baina kontrol telematikoa dute. Aratzek garagarrilean bukatuko du zigorra, Adurrek, Jokinek eta Oihanek 2024ko maiatzean eta Jonanek eta Julenek 2025eko lastailean.