Suak eta iratzeak

Guaixe 2022ko eka. 24a, 13:15

San Juan gaua eta udako solstizioa ospatu zuten atzo Altsasun. San Juan ermitako suak herrian zehar zeudenak pizteko abisua eman zuen. Gaur, ekainak 24, San Juan eguna iratze alfonbrak ikus daitezke herriko atarietan eta abardiak zenbait atari eta balkoietan.