Txirrindulariak

Iker Gomez Lazkaomendin nagusi

Guaixe 2023ko mai. 9a, 11:50

Iker Gomez, Lazkaomendiko podiumean. UTZITAKOA

Quesos Albeniz Burundako Iker Gomezek irabazi zuen larunbatean XLVII. Lazkaomendiko Proba

Larunbatean, maiatzak 6, Lazkaomendiko SLVII. Proba jokatu zen Lazkaon, 99 kilometroko lasterketa gogorra. Quesos Albeniz-Burunda talde sakandarreko Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarrak (2:22:29) beste erakustaldi bat eman zuen, behar zuen tokian erasoa jo eta bakar bakarrik iritsi zen Lazkaomendiko helmugara (2:22:29), eta Besa-Laboral Kutxako Eneko Ortegari 3 segundo sartu zizkion. Proba irabazteaz gain, mendiko sailkapena irabazi zuen Gomezek. Altsasuarrak denboraldi bikaina darama, Azpeitiako Atxukale Saria, Arantzazu Igoera, Lacturale Saria eta Lazkaomendiko Proba irabazi baititu.

Gainontzeko sakandarrak txukun ibili ziren eta batera sartu ziren. Adrian Martinez (Sakana Group-Alea) 15. sartu zen, Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 33., Mikel Regil (Sakana Group-Alea) 35., Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 36., Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 37., Manex Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 38., Iker Martinez (Sakana Group-Alea) 39. eta Oier Ruiz de Arkaute (Sakana Group-Alea) 58.