Kanpaina hasteko solasaldia

Guaixe 2023ko mai. 10a, 09:51

Ainize Ibargutxi Altsasuko alkategaia, eskuinetik lehenengoa. ARTXIBOA

Maiatzaren 12an, ostirala, Altsasuko EHBilduren programaren aurkezpena izanen da, Iortia kultur gunean.

Maiatzaren 28an Foru, Udal eta Kontzeju hauteskundeak izanen dira, eta maiatzaren 12an, ostirala, hasiko da hauteskunde kanpaina. Egun horretan, 18:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian, Altsasuko EHBilduk programa aurkezteko solasaldia eginen du. Ekitaldian Ainize Ibargutxi Iparagirre alkategaiak eta Idoia Goikoetxea Gomez eta Juan Jose Goikoetxea San Roman zinegotzigaiek parte hartuko dute.