Txirrindularitza

Mikel Regilen bosgarren postuarekin despeditu da denboraldia

Guaixe 2023ko urr. 5a, 10:47

Juniorren eta kadeteen mailako XLVIII. Atarrabiako Udala Trofeoan bi sakandar sailkatu ziren Top 10ean: Mikel Regil eta Iker Agudelo. 

Juniorren eta bigarren urteko kadeteen denboraldia bukatu da, ohi bezala, Atarrabian. XLVIII. Atarrabiako Udala Trofeoa jokatu zen larunbatean, irailaren 30ean, 69 kilometroko lasterketa gorabeheratsu eta azkarra. Hirukote baten esprintak erabaki zuen irabazlea, Vizcay Hnos. Taldeko Unai Ramos (1:36:37). Tropel nagusia 56 segundora sartu zen, eta Mikel Regil (Sakana Group-Aralar) bosgarren, eta Iker Agudelo (Quesos Albeniz) altsasuarrak Top 10ean sailkatu ziren. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) hemeretzigarren sartu zen; Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 23.; Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 26.; Ekain Imaz (Quesos Albeniz) 30.; Manex Zufiaurre (Sakana Group-Aralar) 31.; Iker Gomez (Quesos Albeniz) 42.; Eñaut Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 47.; eta Adrian Martinez (Sakana Group-Aralar) 48.

Atarrabiako lasterketarekin 2023. denboraldia despeditu dute juniorren eta kadeteen bigarren mailako txirrindulariek. Orain, BTT eta ziklo-kros denboraldia dute aurretik.